Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
«Recordar», latinezko re-cordisetik: bihotzetik berriz igarotzea

Donostiako leku batzuk eta bertako bizimodua nolakoa zen irudikatzen laguntzen duten istorioak gordetzen ditu herritarren memoriak. Kontakizun horiek, 40 urtetik gora dituzten oroitzapen subjektiboak, baliagarri izango dira istorio berriak sortzeko egitura gisa, eta beste artista eta gidoigile batzuek berrinterpretatuko dituzte, irrati-antzerkiko eta soinu-arteko tailerretan. Kartografia sonoro hori narrazioek eta sormen-lanek osatuko dute, eta mugikorretako aplikazio honen bidez entzun ahal izango dira, pasieran ibili artean.

Horri esker, aukera hori bere telefono mugikorrean instalatzen (laster hemen eta Google Play-en eskuragarri) duen erabiltzaileak hiria berraurkituko du, entzunez eta soinu-esperientzia baliatuz; gainera, ezarritako ibilbideak edo norberak aukeratutakoa egin ahal izango ditu.

Larunbatean, otsailak 27, antzeztutako ibilbideak egingo dira (11:30, 13:30, 17:00, 19:00). Bertan parte hartu nahi baduzu edota informazio gehiago jaso idatzi:Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.helbidera. Anima zaitez!

Datuak

  • Eragileak:

    Badihardugu Elkartea, Audiolab, La Sonidera, Inko Martín, Alberto de la Hoz

  • Laguntzaileak:

    Casares Irratia, Donostia Kultura, Nagusilan, Donostiako Udalaren Gazteria Saila, Afagi (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea)

  • Kokapena:
    Donostia
  • Hasiera:
    Otsailak 26
  • Bukaera:
    Otsailak 27
Show Street View